Politika -

Iruñeko adierazpena

Conde-Pumpido: 'Iruzurrezko alderdi bat bada, ezingo dira aurkeztu'

Ezker abertzaleak ohar bat plazaratu duen egunean egin ditu adierazpenok Estatuko fiskal nagusiak. Oharraren arabera, "trikimailurik eta erdizka ibili gabe" egindako apustu politikoa da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak larunbatean iragarri zuen alderdia "iruzurrezko ondorengotza" bada, "egoera bera izango da: ezingo dira aurkeztu", adierazi du Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak. 2011ko hauteskundeetan parte hartzeko, indarkeria amaitu edo ETArekin apurtu beharko dutela zehaztu du.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuarekin bat dator Estatuko fiskal nagusia. Nafarroako hiriburuan iragarritako urratsak "erabat ez nahikoak" dira, esan du.

"Behin eta berriz esan dugu sektore politiko horrek egin behar duena agertoki publiko baketsuan parte hartzeko: armak behin betiko utzi behar dituzte, edo Batasunak behin betiko esan behar dio agur ETAri", zehaztu du.

Ezker abertzaleak ohar bat plazaratu duen egunean egin ditu adierazpen horiek Conde-Pumpidok. Oharraren arabera, ezker abertzaleak "ez du atzerapauso bat bera ere emango" eta "trikimailurik eta erdizka ibili gabe" egindako apustu politikoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea