Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Ares: 'Bide onean doan urratsa da, baina ez da nahikoa'

Hori da atzo ezker abertzaleak aurkeztutako proiektu politikoaren inguruko Herrizaingo sailburuaren iritzia, eta horren hitzetan, epaitegiei dagokiei "azken finean" legala den edo ez erabakitzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketaren hitzetan, epaitegiei dagokiei "azken finean" alderdi berria legearen araberakoa den erabakitzea.

Horren iritzian, ETAk "ezker abertzalearen arazoa" izaten jarraitzen du, eta "Euskadin oraindik dagoen estortzioa, mehatxuak eta indarkeria" gaitzesteko "aukera" izan zuen atzo.

"Ez zuten egin, alderdi berriak egingo omen duena jakinarazi zuten. Horrenbestez, adierazpen horren ostean, edozein ekintza terrorista gaitzesteko erabaki argien zain egon beharko gara. Bien bitartean, bide onean doan urratsa dela baloratu behar dugu, baina zuhurrak, arduratsuak, eta zorrotzak izan behar gara", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea