Politika -
Iruñeko aurkezpen ekitaldia
Basagoiti: 'Hauteskundeetan ez da ETAren mozorrorik egon behar'
Antonio Basagoiti eta Mariano Rajoy Gasteizen egindako ekitaldi politikoan izan dira eta "ezker abertzaleak demokrazian lekurik ez duela" esan dute biek.
Erredakzioa
"Batasuna ETA da eta ez du demokrazian lekurik, nahiz eta zetaz jantzi" adierazi du Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak. Hori dela eta, Basagoitiren hitzetan "hurrengo udal hauteskundeetan ez da ETAren mozorrik izango".
Euskadiko PPko arduradun nagusia hiru hiriburuetako hautagai ''popularren'' aurkezpenean izan da gaur eta horrela erantzun dio ezker abertzaleak Iruñean egindako iragarpenari; hurrengo egunetan alderdien legearen baldintzak betetzen dituen alderdi bat sortuko duela, alegia.
Basagoitik adierazi duenez, "ezker abertzalea Batasuna da, eta Batasuna ETA da eta ez du demokrazian lekurik, nahiz eta zetaz jantzi eta Iruña, Gasteiz, Bilbo eta Donostian milaka ekitaldi egin".
Mariano Rajoy
Espainiako PPko liderrak bere alderdiak gai horren inguruan duen jarrera "betiko berbera" dela gogoratu du. "Koherentzia eta ideiak argi izatearen abantaila da", azaldu du Rajoyk.