Politika -
Iruñeko aurkezpen ekitaldia
'Ekintza eta erabaki argiak' eskatu dizkio Aresek ezker abertzaleari
Herrizaingo sailburuaren esanetan, "ETAk jarduera terrorista behin betiko uztea lortu behar dute eta haiek ETA utzi behar dute, eta politikaren alde apustu egin".
Erredakzioa
Ezker abertzaleak alderdi berria aurkeztu du Iruñean eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren hitzetan, "behin betiko indarkeria alboratu eta jarduera guzitak gaitzesteko adierazpenak ez ezik, ekintza eta erabaki argiak" behar dira.
Jose Luis Marcos Merino Sestaoko alkatearekin bildu da Ares eta segurtasunaren inguruan aritu dira. "Behin betiko indarkeria eta jarduera terrorista guztiekiko gaitzespena erakusten duten erabakiak eta ekintzak espero ditut", adierazi du Aresek bileraren ostean. Izan ere, "enpresarien estortsioa, mehatxuak eta kale borrokako ekintzak ere jarduera terroristak dira", gaineratu du.
Herrizaingo sailburuaren aburuz, "abertzale erradikalen buru edo arduradun jotzen diren horiek aski ongi dakite zer egin behar duten legearen arabera politika egiteko". Hain zuzen, "ETAk jarduera terrorista behin betiko uztea lortu behar dute eta haiek ETA utzi behar dute; giza eskubideak, jokoaren arauak eta legeak errespetatuz politikaren alde apustu egin behar dute".