Politika -
Auzitegi Nazionalean
14 lagunek kale borroka egin izana ukatu dute epailearen aurrean
Fiskalak 4 eta 12 urte arteko kartzela zigorra eskatu du 14 akusatuentzat. Epaiketak abenduaren 2an eta 3an jarraituko du.
Erredakzioa
Donostian 1996-2000 urteen artean kale borrokan ibiltzea leporatu zitzaien 14 pertsonak talde horiekin harremanak izatea ukatu dute.
Horrela adierazi dute Auzitegi Nazionalean euren aurka egiten ari diren epaiketan, eta epaimahaiburuak atzo bista gaurko egunera pasatu ostean.
Akusatu guztiak kale borrokan dabiltzan taldeetatik bereizi dira eta 1996tik gaur egun arte euren lan egoera aldatu dela adierazi dute, egoera pertsonal eta sozialaz gain.
Luis Barroso fiskalak 4 eta 12 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu 14 akusatuentzat. Epaiketak abenduaren 2an eta 3an jarraituko du.