Politika -

KATALUNIA

Puigdemontek gaur 12:00etan egingo du agerraldia Berlinen

Atzo espetxearen atarian egindako adierazpenetan, Puigdemontek berriro ere 'elkarrizketa' eskatu zion Espainiari, Kataluniako gatazka bideratzeko. 'Preso politikoak' askatzea ere eskatu zuen

Carles Puigdemont, atzo, espetxearen atarian. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont, atzo, espetxearen atarian. Argazkia: EFE.
Carles Puigdemont, atzo, espetxearen atarian. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia eguerdian, 12:00etan, agertuko da hedabideen aurrean Berlinen, Skalitzer Strassen, ANCko bozeramaile batek DPA berri agentzia alemaniarrari jakinarazi dionez.

12  egun espetxean igaro ondoren, atzo atera zen espetxetik Puigdemont.  Neumusterreko espetxearen atarian zain zituen hedabideen aurrean adierazpen batzuk egin zituen, eta hasiera batean prentsaurrekoa atzo arratsalderako iragarri bazuten ere, azkenean gaur eguerdira atzeratu zuten.

'Hitz egiteko ordua da'

Kartzelan egon den bitartean jaso duen "babes" eta "elkartasun" guztia eskertu zuen Puigdemontek aske geratu berritan. Espetxean jarraitzen duten adiskide guztien askatasuna eskatu zuen, eta "Europan preso politikoak izatea lotsagarria" dela esan zuen.

Haren esanetan, "ez da autodeterminazio eskubidearen aldeko auzia, ezta barne auzi bat ere; demokrazia bigun baten arriskuengatik arduratuta dauden herritar guztiei eragiten dien kontua da". Are gehiago, Europaren amaiera izan daitekeela iragarri zuen.

Puigdemonten arabera, "hitz egiteko ordua da" eta ez dago Espainiako agintariek Kataluniako erakundeekin ez negoziatzeko aitzakiarik. "Elkarrizketa eskatu dugu azken urteetan eta indarkeria eta errepresioa bakarrik jaso ditugu erantzun gisa. Politika egiteko garaia da", nabarmendu zuen .

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Alemania Eguneko albisteak Pere Aragonès argazkiak