Politika -
Deialdia
Kataluniaren aldeko kontzentrazioak deitu dituzte eguerdirako Euskal Herrian
Gure Esku Dagok, EH Bilduk eta sindikatu abertzaleek deitu dituzte elkarretaratzeak, 12:00etarako, Kataluniako politikarien espetxeratzea salatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Gure Esku Dago herri ekimenak, EH Bilduk eta ELA, LAB, ESK, STE EILAS, CNT, EHNE eta HIRU sindikatuek Kataluniako politikari independentisten kartzelaratzea salatzeko eta horien askatasuna eskatzeko kontzentrazioak deitu dituzte gaurko.
"Katalunia, Demokrazia, Askatasuna" lelopean egingo dituzte elkarretaratzeak, 12:00etan, Euskal Herriko udaletxeen aurrean.
Deitzaileek gogor kritikatu dituzte "Kataluniako herriak bizi duen salbuespen egoera, demokrazia gabezia, eta Espainiako Estatua ematen ari den atzerapausoak".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea