Politika -

Txostena

1973an desagertutako 3 galiziarren kasua argitzeko laguntza eskatu du Jaurlaritzak

Orduan egindako ikerketa 'eskasa' izan zela ondorioztatu duen txostena aurkeztu du gaur goizean Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Giza Baliabide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiak.

Jonan Fernandez, Bertha Gaztelumendi eta Jon Mirena Landa gaur egindako aurkezpenean. EFE
Jonan Fernandez, Bertha Gaztelumendi eta Jon Mirena Landa gaur egindako aurkezpenean. EFE
Hiru gazte galiziarren inguruko txostena aurkeztu du Jaurlaritzak

1:26

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

1973an desagertutako hiru gazte galiziarren kasuaren inguruan Frantziak eta Espainiak egindako ikerketa "oso eskasa" izan zela ondorioztatzen duen ikerketa aurkeztu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak. Hala, laguntza eskatu dio bai ETAri bai informazioren bat izan dezakeen edonori, kasua argitu ahal izateko.

Jonan Fernandez Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkari nagusiaz gain, txostenaren egileek hartu dute parte aurkezpeneko prentsaurrekoan: Bertha Gaztelumendik eta Jon Mirena Landa EHUko Giza Eskubide eta Botere Publikoen katedrako arduradunak.

Argitu gabeko kasuaren inguruan dauden kazetaritza-datuak eta informazio judiziala bildu dute txostenean. 45 urte bete dira desagertu zirenez gero. Besteak beste, Frantziak eta Espainiak egindako ikerketa "oso eskasa" izan zela ondorioztatu dutela azaldu du Landak.

Ondoren jakinarazitakoarean arabera, Humberto Fouz Escobero, Fernando Quiroga eta Jorge Garcia Carneiro Irunen bizi ziren, etxean bazkaldu zuten 1973ko martxoaren 24 hartan eta kartetan jokatzen ibili ostean, Iparraldera joan ziren pelikula bat ikustera joateko asmoz.

Hipotesi nagusiak "ETAren edo euskal errefuxiatuen inguruan" kokatu zuen kasua. Antza denez, Iparraldeko tabernaren batean hiru galizarrekin topo egin zutela azaldu du Fernandezek.

Hedabideek emandako bertsioari erreparatuz gero, Biarritzera zihoazela polizia espainiarrekin nahastu ostean, jo egin omen zieten, kotxe batean sartu, hil eta desagertarazi egin zituzten.

"Gizatasunagatik eta familien sufrimenduarekin enpatia izateko, gertatutakoari buruz edozein datu edo informazio izanez gero, jakinarazi dezan eskatzen dugu"

"Gizatasunagatik eta familien sufrimenduarekin enpatia izateko, gertatutakoari buruz edozein datu edo informazio izanez gero, jakinarazi dezan eskatzen dugu", esan du Fernandezek. Eusko Jaurlaritzak desagertuak@euskadi.eus helbide elektronikoa aktibatu du.

Ikerketa

40 urtetan bi ikerketa judizial abiatu zituztela zehaztu du txostenak, eta biak itxi egin zituztela. Horietako bakarra ikusi ahal izan dutela baieztatu du Landak: Donostiako hirugarren instrukzio epaitegiak egindakoa. 2005ean Auzitegi Nazionalak egindako sumariora, berriz, ez dutela sarbiderik izan esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Jaurlaritza berriak Albisteak