Politika -

Ekitaldia

ANVITE Nafarroako Biktimen Elkarteak omenaldi propioa egin du Iruñean

UPN, PPN eta PSN alderdietako hainbat ordezkariz gain, Ana Ollo Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilaria izan dira ekitaldian.

ANVITEren omenaldia Iruñean. Argazkia: EiTB
ANVITEren omenaldia Iruñean. Argazkia: EiTB
ANVITEren omenaldia Iruñean. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ANVITE ETAren Biktimen Nafarroako Elkarte sortu berriak omenaldia antolatu du gaur goizean Iruñean, Terrorismoaren Biktimen Europako Egunean. "Egia ez manipulatzeko kezka" agertzeaz gain, ETAren atala "egiaz, memoriaz, duintasunez eta justiziaz" amaitzeko borondatea erakutsi du erakundeak.

Hala adierazi du Jose Ignacio Tocak elkartearen izenean, Iruñean biktimen ohorez egindako monumentuaren aurrean. ANVITEko kideez eta biktimen senitartekoez gain, UPN, PPN, PSN eta Ciudadanoseko zenbait ordezkarik hartu dute parte.

Horrez gain, Ana Ollo Herritarren eta Erakundeen Harremanetarako kontseilaria ere izan da omenaldian, baita Alvaro Baraibar ere, Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendaria. Ekitaldian "memoria, dignidad, justicia" (memoria, duintasuna, justizia) idatzita zuten kartelak erakutsi dituzte. Amaieran, "Viva España, Viva Navarra" (Gora Espainia, Gora Nafarroa) oihukatu dute.

Alberto Toca biktimaren semeak, Jose Ignacio Tocak, martxoaren 11ko biktimei keinu "berezia" egin die, baina ETAkoen inguruan hitz egin du batez ere: "bizitza politikoa eta soziala guztiz markatu du ETAk, eta biktima asko utzi ditu gure erkidegoan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Nafarroa Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Terrorismoaren Biktimak