Politika -
IRUÑEA
ETAren biktimei 'terrorismoaren gaitzespen mezu argia' helarazi die Barkosek
Nafarroako Gobernuak antolatutako omenaldian, Juan Salgado ETAren biktimak esan du ezin dela ETAren gaia "inpunitatez" atzean utzi.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
ETAren biktimei "terrorismoaren gaineko gaitzezpen mezu argia" helarazi die Uxue Barkos Nafarroako presidenteak Terrorismoaren Biktimen Europako Egunaren harira antolatutako ekitaldian. "Inoiz ez zuela gertatu behar izan" esan du, "elkarbizitzan aurrera" egin nahi duela, eta biktimei erakundeak euregana "hurbiltzen uzteko" eskatu die.
Bikimen omenezko ekitaldian biktimak eta horien senideak izan dira, baita Nafarroako erakunde ezberdinetako ordezkariak ere, UPNko zein PPko ordezkariak izan ezik.
"Badakigu egindako mina ezingo dela konpondu, baina ziur gaude erakundeek biktimei egin beharreko errekonozimenua justua, etikoa, humanoa eta erabat beharrezkoa dela" esan du Barkosek.
Iragarri bezala, UPN eta PP ez dira ekitaldian izan, EH Bildu bertan izan delako eta Gobernua sostengatzen duen taldean dagoelako. Koalizio abertzalea presente egon da bai Nafarroako ekitaldietan; ez, ordea, Eusko Jaurlaritzak Bilbon antolatutakoan.
Minutu bateko isilunearen ondoren, bideo bat eman dute biktimen lekukotzarekin. Ondoren, Juan Salgado 80ko hamarkadan Leitzan atentatu batean zauritu zuten biktimak hitz egin du: "Memoria, dignitatea eta justizia" eskatu ditu eta ETAren gaia ezin dela "inpunitatez" atzean utzi esan du.