Politika -

Biktimak eta memoria

EH Bilduk ez du babestu Isaias Carrascoren hilketaren urteurreneko adierazpena

Arrasateko gainerako udal-taldeek adierazpen bat onartu zuten asteartean Isaias Carrasco hil zutela hamar urte bete direla eta.

EH Bilduk Isaias Carrascori martxoaren 3an Arrasaten egindako omenaldian parte hartu zuen. EFE
EH Bilduk Isaias Carrascori martxoaren 3an Arrasaten egindako omenaldian parte hartu zuen. EFE
EH Bilduk Isaias Carrascori martxoaren 3an Arrasaten egindako omenaldian parte hartu zuen. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk ez du babestu Arrasateko Udalak Isaias Carrascoren hilketaren harira onartu duen adierazpena. Gaur hamar urte hil zuen ETAk Arrasateko PSEko zinegotzi ohia.

Urteurren hori dela eta, gainerako udal-taldeek (EAJ, PSE, Baleike eta Irabazi) testu bat onartu zuten atzoko bilkuran, "indarkeria bidegabea pairatu duten pertsona guztien sufrimendua aintzat hartuta, memoria eraikitzeko Arrasateko Udalaren konpromisoa" erakusteko.

"Arrasateko Udaletik ez dugu isilik geratu nahi Isaias Carrascoren hilketa bidegabearen 10. Urteurrenean. Guztion ardura da bizikidetza inklusiboa eta bakea lortzeko lanean laguntzea", dio Maria Ubarretxena (EAJ) alkateak irakurritako adierazpenak.

"Konpromiso hori hartzen dugu. Arrasateko etorkizunari elkarrekin eta bizikidetzan begiratu nahi diogu", erantsi du.

Aipatzekoa da Maddalen Iriarte eta Ainhoa Beola EH Bilduko ordezkariak Isaias Carrascori joan den larunbatean Arrasaten egin zioten omenaldian izan zirela.

Joan den urtarrilaren 9an, Jose Ignacio Iruretagoiena PPko zinegotziaren hilketari lotutako adierazpena babesteari uko egin zion EH Bilduk, eta atzo jakinarazi zuen ez dela Eusko Jaurlaritzak terrorismoaren biktimak oroitzeko antolatu duen ekitaldian izango.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Arrasate EH Bildu Gipuzkoa Eguneko albisteak Adiskidetzea Euskadin Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Debagoiena eskualdea