Politika -

Astearten bilduko dira

Inocencio Alonso saritzeko asmoa jakinaraziko dio Beltran de Herediak Ertzaintzari

Ertzaintzako sindikatuekin izango duen batzarrean, Segurtasun sailburuak jakinaraziko die Babes Zibileko Merezimenduaren domina gorria eman nahi diola Bilboko istiluetan hildako ertzainari.

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB
Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estefania Beltran de Heredia Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua Ertzaintzako sindikatuekin bilduko da datorren asteartean, eta jakinaraziko die Eusko Jaurlaritzak Babes Zibileko Merezimenduaren domina gorria eman nahi diola Inocencio Alonso Bilboko istiluetan hildako ertzainari. Athletic eta Spartak futbol taldeko zaleen arteko liskarrak zirela eta, Ertzaintzak abiatutako segurtasun operatiboan lanean zegoela hil zen Alonso, bihotzekoak jota.

Segurtasun Saileko iturriek diotenez, bi izango dira Ertzaintzaren sindikatuekin eztabaidatuko dituzten gaiak: batetik, hildako ertzainari aitorpen hori egitea eta, bestetik, Ertzaintzaren modernizazioaren inguruko hausnarketa egitea. Zentzu horretan, Beltran de Herediak plan bat jarri nahi du martxan Ertzaintzako elite-taldea modernizatzeko helburuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Athletic Berriak Politika Bilboko azken albisteak Ertzaintza Eusko Jaurlaritza Alderdi politikoak berriak Albisteak