Politika -
Kale indarkeria
Gizonezko bat atxilotu dute Barakaldon kutxazain bat erretzea egotzita
Barakaldoko Lasesarre kalean dagoen etxebizitza bat miatu dute, eta tamaina handiko bi kutxa atera dituzte.
Erredakzioa
Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du 11:50ean Barakaldon (Bizkaia) udalerri horretako banketxe bateko kutxazain bat erretzea egotzita, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Barakaldoko Juan XXIII. kalean dagoen Banco Santanderreko kutxazain bat erretzea leporatzen diote 30 urteko atxilotuari. Erasoa 2008ko maiatzaren 7an izan zen 01:40ak aldera. Orduan, bi ezezagunek likido sukoi bat bota zuten kutxazainean eta su eman zioten, ondorioz, kutxazainaren teklatuan, pantailan eta paretetan kalteak eragin zituzten. Lekukoek adierazi dutenez, eguerdiko hamabietan hasi dira Ertzaintzako agenteak Barakaldoko Lasesarre kaleko 4. zenbakiko etxebizitza bat miatzen. Hirurak jotzeko minutu batzuk falta zirenean irten dira ertzainak eraikinetik, eta tamaina handiko bi kutxa zeramatzaten.