Politika -

Presoak

Covite biktimen elkartea euskal ordezkaritzako kideekin elkartuko da bihar Donostian

Max Brisson senataria eta Vicent Bru diputatua Frantziako Gobernuarekin euskal presoen hurbilketa negoziatzen ari den taldeko kide dira. Bilera 11:00etan hasiko da Coviteren egoitzan.

Consuelo Ordoñez Covite biktimen elkarteko presidentea. ETBren artxiboa
Consuelo Ordoñez Covite biktimen elkarteko presidentea. ETBren artxiboa
Consuelo Ordoñez Covite biktimen elkarteko presidentea. ETBren artxiboa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covite biktimen elkarteko Consuelo Ordoñez presidentea eta Ruben Mugica elkarteko kidea Max Brisson senatariarekin eta Vicent Bru diputatuarekin elkartuko dira asteartean Donostian. Biak ala biak, Frantziako Gobernuarekin presoen hurbilketa negoziatzen ari den taldeko kide dira.

Bilera 11:00etan hasiko da Covite elkartean Donostian duen egoitzan. Les Republicains (LR) alderdiko senatariak eta Mouvement Democrate (MoDem) diputatuak eskatu dute bilera. Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak egingo die harrera eta Vidas Rotas ETAko biktimei buruzko liburua emango die, ekintza sinboliko gisa.

Duela gutxi, Consuelo Ordoñez Frantziako Gobernuko kideekin batzartu zen eta bilera horretan jasotako informazioa helaraziko die Brisson senatariari eta Bru diputatuari. Bilera hartan Frantziako Gobernuak Coviteri azaldu zionez, Frantziak ez du neurrik kolektiborik hartuko, "legedi arrunta ezarriko diete eta preso bakoitzak banaka egindako eskaria aztertu ostean hartuko dute erabakia".

Coviteren esanetan, "biktimen istorioak" ezagutu nahi dituzte Brisson eta Bruk. Hori dela eta, horiei buruzko informazioa emango die Covitek.

Bestalde, Covitek iragarri duenez, Jean-Rene Etchegaray Euskal Elkargoko presidentearekin bilera egiteko eskaria egin zuen, baina oraindik ez dago datarik zehaztuta.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Iparraldea albisteak Presoak Frantzia ETA albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak Gaur