Politika -

Diputatuen Kongresua

Euskadiren alde lan egiteko esan dio Rajoyk EAJri, 'beste polemikak' alboratuta

Manuel Sanchez Corbi Guardia Zibilaren UCO Operazio Unitate Zentralaren burua kargugabetzea eskatu zuen Aitor Estebanek, hark EAJri buruz egindako adierazpenengatik.

Mariano Rajoy, gaur Kongresuan. Argazkia: EFE.
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE.
Euskadiren alde lan egiteko eskatu dio Rajoyk EAJri, polemikatan sartu gabe

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiren alde lan egiteko eta "beste polemikak" alde batera uzteko eskatu dio gaur Mariano Rajoy Espainiako Presidenteak Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileari.

Manuel Sanchez Corbi Guardia Zibilaren UCO Operazio Unitate Zentralaren burua kargugabetzeko eskatu zuen Estebanek, hark EAJri buruz egindako adierazpenengatik. La Vanguardia egunkariari eskainiko elkarrizketa batean, ETAren kontrako borrokan EAJk egindako lana zalantzan jarri zuen UCO unitateko buruak.

Kongresuko kontrol saioan Rajoyk onartu du Sanchez Corbiren hitzak "mingarriak" izan zitezkeela EAJrentzat, baina elkarrizketa baten testuinguruan ulertu behar direla gaineratu du. Gainera, Espainiako presidenteak gogoratu du elkarrizketa egin zuen kazetariak zuzendu egin zituela EAJri buruzko adierazpenak, eta horrekin polemika amaitutzat eman du.

Estebanen iritzian baina, elkarrizketa horretan bakarrik ez, beste agerraldi batzuetan ere EAJren jardunaren kontrako "adierazpen gogorrak" egin ditu Corbik. Besteak beste, jeltzaleek ETAren desagertzea ez dutela nahi esan izan du Guardia Zibileko kideak, eta baita, EAJ ETAren aginduetara ibili dela ere.

Hori dela eta, Estebanek ez du uste Rajoyk Kontrol Saioan aipatu duen zuzenketa nahikoa denik.

ETAren kontrako borrokan EAJk egin duen lana azpimarratu du Estebanek.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua PNV-EAJ Espainiako Gobernua albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea