Politika -

Polemika

Lehendakaria: 'Eguiguren jazartzea ez dut onartuko'

PSEko presidentea publikoki defendatu du Patxi Lopezek. "Gizon ona" dela adierazi du lehendakariak. "Zuzen edo oker egon daiteke, baina bere bizitza bakea defendatzeko erabili du", erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSEko presidentea defendatu du gaur Patxi Lopez lehendakariak, eta "gizon on bat hutseratzeko jazarpenik onartuko ez" duela ohartarazi du.

Oroimenaren Eguneko ekitaldiaren ostean, Andoainen, ETAri buruz egindako azken adierazpenen inguruan galdetzeko hurbildu dira kazetariak Eguigurenengana.

Euskal sozialisten presidenteak "esateko ezer ez" zuela adierazi ostean, Lopez hurbildu eta komunikabideei erantzun die: "Nahi baduzu nik erantzungo dut, nahikoa dela uste dudalako, garrantzitsuena biktimak direlako, horiek babestea eta ez ahaztea".

"Gizon on bat jazartzen duen jendea egotea benetan zentzugabea" dela adierazi du lehendakariak.

"Sekula hemen ikusi ez dudan jendea Jesus Eguiguren publikoki kritikatzea lotsagarria da, izan ere, biktimei lur eman diegunean horiek ez dira hemen izan", errepikatu du. "Ez dut onartuko", erantsi du.

Lopezen ahotan, PSEko presidentea "zuzen edo oker egon daiteke, baina bere bizitza osoa bakea eta askatasuna defendatzeko erabili du, bere bizitza osoa". "Gizon on bat hutseratzeko jazarpenik ez dut onartuko", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea