Politika -

Korsika

Korsika Frantziako Konstituzioan aipatzeko prest dago Macron

Korsikako abertzaleen gainerako aldarrikapenak, baina, errefusatu egin ditu, besteak beste, korsikeraren koofizialtasuna aitortzea edo bizileku estatutua ezartzea.

Emmanuel Macron Korsikan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Korsikan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Korsikan egin duen agerraldian. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macronek esan du prest dagoela Korsikari aipamen zehatza egiteko Frantziako Konstituzio berrian, betiere "haren nortasuna aitortu eta Errepublikari lotzeko" asmoz. Alabaina, Korsikako abertzaleen gainerako aldarrikapen guztiak errefusatu egin ditu.

Macron bisita ofizialean da Korsikan. 2017ko abenduko hauteskundeetan abertzaleak nabarmen gailendu ziren, baina argi utzi du ez duela inolako asmorik korsikarren aldarrikapen historikoak betetzeko.

Frantziako eta Europar Batasuneko banderez inguratuta egin duen agerraldian, Macronek baztertu egin du Korsikako hizkuntzaren koofizialtasuna aitortzea. "Frantziako Errepublikan hizkuntza ofizial bakarra dago eta hori frantsesa da; elebitasuna ez da koofizialtasuna", azpimarratu du.

Era berean, errefusatu egin du Korsikan "bizileku estatutua" ezartzea edota preso korsikarrei amnistia ematea.

Frantziako Gobernua Konstituzioaren erreforma lantzen ari da eta, dena ondo bidean, testu berria datorren udaberrian onartuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea