Politika -
Nafarroa
Pinturarekin eraso egin diote Erreniegan frankismoaren biktimen memorialari
Joan den azaroan inaugurutako memoriala pintura horiz eta gorriz zikinduta agertu da. 1936-1937 bitartean tropa frankistek hildako etan han lurperatutako nafarrak omentzen ditu memorial horrek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
1936. eta 1937. urteetan Erreniegako mendilerroan tropa frankistek hildako eta bertan lurperatutako 92 nafarren omenez joan den azaroan inauguratutako memoriala pintura horiarekin eta gorriarekin margotuta agertu da, Erreniegako Mendilerroko Fosak elkarteak salatu duenez.
"1936ko uztailaren 18ko Estatu-kolpeaz geroztik, sarritan sinadura berdinarekin esnatu da Erreniegako mendilerroa, oraingoan bezala", esan du elkarte horrek ohar baten bidez, memorialean margotuta agertu den Espainiako banderari aipamena eginda.
"Ez da azken erasoa izango", deitoratu du, "hori dela eta, demokratikotzat euren burua jotzen duten gobernuek dagokion zigorra ezartzea espero dugu".