Politika -

Eusko Legebiltzarra

Adostasunik ez Oroimenaren Eguneko testuaren inguruan

Testuarekin ados ez daudela nabarmendu dute gaur Eusko Alkartasunak eta Aralarrek. EAJk, PSEk, PPk, EBk eta UpyDk dokumentua sinatu dute. Asteazkenean egingo da Oroimenaren Eguna EAEko hainbat tokitan

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak ez du adostasunik lortu Oroimenaren Eguneko testuaren inguruan. Asteazkena egingo dute Oroimenaren Eguna, EAEko hainbat tokitan.

Eusko Alkartasunak eta Aralarrek ez dute dokumentua sinatu, bai ordea EAJk, PSEk, PPk, Ebk eta UpyDk.

Terrorismoaren biktima guztiak dakartza gogora idatziak, baina ETA bakarrik aipatzen du. Horrek ekarri du taldeen arteko desadostasuna.

Oraingoz, elkarretaratzeak egingo dituela azpimarratu du Aralarrek, ospakizuna eigteko modua salatzeko eta "biktima guztietantzat, aitorpen guztia".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea