Politika -

Elkarrizketa telebistan

Eguiguren: "ETAk su-eten egiaztagarria emango du Gabonetan"

PSE-EEren presidenteak dio agiri horrek Batasunaren legalizazioa ekarriko lukeela. Dena dela, zail ikusten du ezker abertzaleak maiatzeko udal-hauteskundeetan parte hartzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Eguiguren PSE-EEren presidenteak uste du "ETAk su-eten egiaztagarria iragarriko" duela "Gabonetan" eta horrek Batasunaren legalizazioa ekarriko duela.

Horixe adierazi zion atzo gauen Eguigurenek La Sexta telebista-kateko Salvados saioko aurkezleari. Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroa, Antonio Basagoiti EAEKo PPren presidentea, ETAko presoak eta terrorismoaren biktimak ere izan zituen hizpide.

Buruzagi sozialistak uste du ETAk desegin dela iragartzen badu, Batasunak erakundeetan egoteko aukerak izango dituela berandu baino lehen. Eguigurenek zail ikusten du, hala ere, ezker abertzalea maiatzeko udal-hauteskundeetan izatea, baina Legebiltzarreko bozetan parte hartzeko aukerak ikusten ditu.

Eguigurenek baztertu egin du Batasunak "prozesu tranpa" bat sortu nahi duela. Gainera, berriro erakundeetan izatea lortzen badu, PSE-EEk eta PPk ituna hautsiko dutela, baina sozialistek hauteskundeetan oso emaitza onak lortuko lituzkeela aurreikusi du.

Bestalde, Antonio Basagoiti "aparteko politikaria" dela uste du. Arnaldo Otegi estimuan duela aitortu du eta Rubalcaba Barne ministroari buruz, "gehiago" egin dezakeela azpimarratu du.

Terrorismoaren biktimen inguruan, Eguigurenek esan du errespetu eta laguntza osoa merezi dutela, baina ezin dutela politika alorrean erabaki, biktimak "asko” direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea