Politika -
Herrizaingo Saila
Bizkartzain pribatuak ordaintzeko % 10 gutxiago bideratuko dute 2011n
704 milioi euroko gastua aurrikusten du Herrizaingo Saileko aurrekontu proiektuak. % 93, 659 milioi euro, Ertzaintzaren funtzionamendua ordaintzeko erabiliko dute.
Erredakzioa
Segurtasun enpresa pribatuek ETAk mehatxatutako lagunei eskainitako zerbitzuak ordaintzeko ia % 10 gutxiago bideratuko du Herrizaingo Sailak, iazko gastuarekin alderatuta.
704 milioi euroko gastua aurrikusten du Herrizaingo Saileko aurrekontu proiektuak, aurten baino % 1,2 gutxiago.
Aurrekontuaren % 93, 659 milioi euro, Ertzaintzaren funtzionamendua ordaintzeko erabiliko dute.
Beharrezkoa izango balitz bizkartzain pribatuentzako partida handituko litzateke, 88, 3 milioi euro bideratuz, baina Barne Ministerioarekin elkarlanean, aurten baino ia % 10 gutxiago.
Rodolfo Aresek zuzendutako Saileko iturriek azaldu dutenez, 9,4 milioi euroko murrizketa (aurten 97,7 milioi dira) ez da bizkartzainen zerbitzua mugatu delako gertatu. Kontratuak berriz negoziatu eta merkatu dituztelako eman da murrizketa hori, Herrizaingo Saileko iturrien arabera.