Politika -

Italia

Berlusconi: 'Bizitza eta emakumeak maite dituen pertsona alaia naiz'

"Lasaitasunezko gau bat" behar badu inork ez diola iritziz aldatzea egingo esan du Berlusconik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bruselan estatuburu eta gobernuburuen goi-bilera egin ostean Berlusconi komunikabide italiarrei zuzendu da, eta hori telebista kate batek zuzenean eman du .

Italiako lehen ministroak adierazi duenez, "inork ez du nire bizimodua aldatzea lortuko, eta oso harro nago horretaz, sekulako ahaleginak egiten baititut nire bizitza izugarria aurrera eramateko: goizeko ordu bi eta erdiak arte lanean aritzen naiz, gero lo egitera joan eta zazpietan altxatzen naiz". "Noizean behin lasaitasuneko gau bat behar badut, inork ez dit nire bizimodua aldatzea egingo" gaineratu du.

"Emakumeak eta bizitza maite dituen pertsona alaiz naiz"&' || 'nbsp; azpimarratu du.

Berlusconi momentu zailak pasatzen ari da Italian, izaera sexualeko eskandalu batean sartuta ikusi da, jatorriz marokoarra den 17 urteko neskarekin, Rudyrekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea