Politika -
PSE-Batasuna ustezko batzarra
PSEk eta Batasunak batzartu izana ukatu dute
-Zapaterok bilera ezeztatu eta PSE-PP akordioa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
-Lehendakariak batzarra berriro ezeztatu du.
-PPk "premiazko bilera" eskatu die sozialistei.
Erredakzioa
Ostiral honetan hainbat egunkarik irakurleak ezustean harrapatu dituzte PSE eta Batasunaren arteko batzar sekretu baten inguruko albistearekin. Bilera hori duela hilabete eskas egin omen zen eta, antza denez, Jose Antonio Pastor bozeramaile sozialista, Alfonso Gil PSE-EEko Antolakuntza idazkaria eta Rufi Etxeberria eta Jone Goirizelaia ezker abertzaleko buruzagiak izan ziren bertan.
PSEAlbistearen inguruko ezeztapenak berehala iritsi dira. PSE izan da lehena batzartu izana "erabat" ukatuz. Agiri batean, PSE-EEk Sinn Feinekin batzartu zela azaldu du, baina bilera horretan ez zegoen ezker abertzalearen ordezkaririk.
PSOEJose Blanco idazkariorde nagusiak esan du ez dela "bilerarik izan". Chavesek ere hitz egin du albisteaz eta argi esan du: "Era guztietara esan dugu ezetz".
Eusko JaurlaritzaEusko Jaurlaritzak ez du ustezko bileraren inguruan adierazpenik egin nahi izan. Hala ere, Idoia Mendiak bozeramaileak ETAren eta Batasunaren egoeraren inguruan gehiago ez "korapilatzeko" eskatu du.
Ezker abertzaleaEguneko beste ezeztapena ezker abertzaleak eman du. Ohar batean, bilera hori ez dela burutu ziurtatu dute, baina haien asmoa "elkarrizketa eta negoziazio politikoaren agertoki hori lehenbailehen errealitate izan dadin" lanean jarraitzea omen da.
PP
Alderdi Popularrak "premiazko bilera" egiteko eskatu dio PSEri Batasunarekin izandako ustezko kontaktuen inguruko guztia argitzeko. Izan ere, bilera hori baieztatuko balitz, "gobernu-akordioaren urraketa suposatuko luke".
LehendakariaPatxi Lopezek "ezeztapen garbia eta biribila" izan dela adierazi du; bere hitzetan, PSE-EEk bere "printzipio demokratikoak" berretsi ditu, horiek baitira "honaino ekarri gaituztenak", eta ez ditu aldatuko.
ZapateroZapatero Espainiako Gobernuko presidenteak, bestalde, PSEk albisteari eman dion erantzuna "argia eta sendoa" izan dela esan du; hori dela eta, ez du uste PP-PSE itunari kalte egin behar dionik.