Politika -
Eusko Legebiltzarrean
Arabako ustezko ustelkeria kasuak ikertuko ditu Legebiltzarrak
Jeltzaleek ezik, gainerako talde guztiek babestuta, erantzukizun politikoa ote dagoen aztertzeko ikerketa batzordea eratzea onartu du Eusko Legebiltzarrak.
Erredakzioa
Arabako ustezko ustelkeria eta espioitza kasuak ikertuko ditu Eusko Legebiltzarrak. Arabako EAJren hainbat kide daude inputatuta auzi horretan.
Jeltzaleek ezik, gainerako talde guztiek babestuta, erantzukizun politikoa ote dagoen aztertzeko ikerketa batzordea eratzea onartu du Eusko Legebiltzarrak. EAJ abstenitu egin da bozketan.
Jeltzaleek ikerketa batzordea abian jartzea ontzat eman arren, errugabetasun-presuntzioa argi eta garbi jasotzea nahi zuen.
EAko eledun Juanjo Agirrezabala izango da batzordeko presidentea. Alfredo de Miguel Arabako foru diputatu ohi jeltzalearen inguruan azaleratutako ustezko ustelkeria kasuan erantzukizun politikorik ote duen ikertuko du. Horrez gain, auzi horren beste adar bat ere aztertuko du: Aitor Telleria buruzagi jeltzale ohia eta bi ertzain inputatuta dauden ustezko espioitzarena, alegia.