Politika -
Polemikak ez du etenik
FARCen eta ETAren arteko auzian aurkeztea eskatu du Arturo Cubillasek
AVTk Arturo Cubillasen aurkako kereila jarri du, irainengatik. Cubillasek esan zuen ETAren biktimak izan direla "azken hamarkadetan milaka euskal herritar erail, torturatu eta espetxeratu dituztenak".
Erredakzioa
FARCen eta ETAren arteko lotura ikertzen duen auzian aurkeztea eskatu du Arturo Cubillas,&' || 'nbsp;ustezko ETAko kideak. Horretarako, Venezuelan duen etxeko helbidea eman du.
Fiskaltzak, Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Madrilgo Venezuelarren Plataforma Demokratikoak hiru eguneko epea dute eskaera onartzen duten ala ez erabakitzeko.
Kereila, irainengatik
AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteak kereila bat jarri du Arturo Cubillas Venezuelan deportatuta dagoen ETAko kidearen aurka, biktimak iraintzea leporatuta.
Venezuelako egunkari batek egindako elkarrizketan, Arturo Cubillasek, beste gauza batzuen artean, ondokoa esan zuen: "ETAren biktimak izan dira azken hamarkadetan milaka euskal herritar, erail, torturatu, desagerrarazi eta espetxeratu dituztenak". Angeles Pedraza AVTko presidenteak eman du berria. Bere kabuz ere bigarren kereila bat jartzea aztertzen ari dela ere jakinarazi du. Elkarrizketa hartan Cubillasek ukatu egin zuen "lehergailuak erabiltzeko ikastaroak" emana izana ustez Venezuelara iritsi diren ETAko kideei.