Politika -

Joan den ostiralean atxilotuak

Segiko ustezko lau kide kartzelara bidali dituzte

Egun berean entregatutako beste hiru ustezko kide espetxean sartzeko agindu du Fernando Grande-Marlaska epaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iragan ostiralean atxilotutako Segiko ustezko lau kide kartzelara bidali ditu gaur Fernando Grande-Marlaska Auzitegi Nazionaleko epaileak. Horrez gain, egun berean Italiak entregatutako beste hiru gazte ere espetxean sartzea erabaki du. Orotara 14 lagun atxilotu zituzten ostiralean, Segiko kideak zirela egotzita. Iturri juridikoek iragarri dutenez, gaur espetxeratutako zazpi gazteei ETAko kideak izatea leporatu die.

Joan den ostiralean atxilotutako lau kideak gaur deklaratu dute; beste hamarrek asteartean egingo dute. Xabier Bidaurre Sanz eta Ruben Villa Esnaola Gipuzkoan atxilotu zituzten, eta Ibon Esteban Scaloni eta Ander Maeztu Arteaga Nafarroan.

Halaber, epaileak kartzela bidali ditu Zuriñe Gogenola Goitia, Artzai Santesteban Arizcuren eta Fermin Martinez Lakuntza, joan den ostiralean Italiak Espainiari entregatutako Segiko beste hiru ustezko kide.

Hirurak Erroman atxilotu zituzten prentsaurreko bat eman nahi zutela, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea Italiako hiriburuan zegoela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea