Politika -

Iruñean

ETArekin hausteko eskatu dio ezker abertzaleari Patxi Lopezek

"ETA inoiz baino ahulago dago eta indarkeria erabiliz helbururik lortuko ez duela badaki", azpimarratu du lehendakariak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETArekin "loturak behin betiko apurtzeko" eskatu dio ezker abertzaleari Patxi Lopez lehendakariak. Era berean, erakunde terrorista "desagertzeko lanean jartzea" eskatu dio ezker abertzaleari Lopezek.

Iruñean emandako hitzaldian egin ditu adierazpenak Gasteizko Exekutiboko buruzagiak. ''Nafarroa XXI Foro''aren barruan emandako ''Demokrazia, askatasuna eta kultura, XXI. mendeko erronkak'' hitzaldia izan da, Diario de Navarra egunkariak eta NH Hoteles enpresak antolatuta.

"ETA inoiz baino ahulago dago eta indarkeria erabiliz helbururik lortuko ez duela badaki", lehendakariaren hitzetan.

Zentzu horretan, "politika egiteko bide bakarra zein den badaki ezker abertzaleak ere, eta gaur politika ezin badu egin ez da Espainiako Justiziaren errua, ETArena baizik", gaineratu du.

"Hitzaldietatik ekintzetara"

Horrek ezker abertzalea "mugitzera" eraman du, baina "hitzaldi eta elkarrizketetatik ekintzetara pasatzea beharrezkoa da, terrorismoarekin behin betiko apurtzeko eta ETA desagertzeko lanean jartzeko", Lopezen ahotan.

Pauso hori "ona eta inflexio puntua izango litzateke", azaldu du Patxi Lopezek. "ETAren behin betiko desagerpenera eta bakera asko hurbilduko gintuzke" horrek, erantsi du agintariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea