Politika -

Auzitegi Nazionalean

Otegi azaroaren 11n epaituko dute, Anoetako ekitaldiagatik

Batasuneko bozeramaile ohiarekin batera, Joseba Permach eta Joseba Alvarez epaituko dituzte, legez kanpo utzitako alderdiak Anoetako belodromoan egin zuen mitinean parte hartzeagatik 2004an.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak datorren azaroaren 11n epaituko ditu Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia, eta Mahai Nazionaleko Joseba Permach eta Joseba Alvarez, legez kanpo utzitako alderdiak Anoetako belodromoan (Donostia) ospatutako mitinean parte hartzeagatik 2004ko azaroaren 14an, Radio Euskadik adierazi duenez.

Fiskaltzak urte eta erdiko kartzela eta 12 hilabeteko inhabilitazioa eskatu ditu hirurentzat, terrorismoa gorestea leporatuta. Ermuko Foruak, herri-salaketa gauzatzen duenak, bost urteko kartzela zigorra eskatu du.

Aralarrek akusatuak askatzeko eskatu du "politika egiteak ez baitu delitu izan behar".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea