Politika -

Ekitaldia

EAJrekin lortutako aurrekontu-akordioa defendatu du Idoia Mendiak

Halaber, hitzartzeko 'zalantzak' dituztenen eta 'inkestei begira' daudenen jarrera kritikatu du PSE-EEko idazkari nagusiak.

Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia
Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia
Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak EAEko 2018ko aurrekontuen inguruan esan duenaren arabera, Elkarrekin Ahal Duguk "zalantzak izan" eta "inkestei begiratzen dien" bitartean, sozialistek "garbi dute konplexurik gabe adostu behar dela, hiritarrei erantzuteko".

Ramon Rubial Fundazioak Eibarren irekitako Heziketa Eskolaren inaugurazioan izan da igande honetan Mendia. Kargu publikoei zein sozialista gazteei erantzunkizun politikoak garatzeko balioak irakatsiko dizkiete, besteak beste.

"Euskal politika erakunde guztietan baldintzatzen duen alderdia da PSE-EE", adierazi du Mendiak Eibarko ekitaldian. Bestalde, "diktadura frankistak eta ETAren diktadurak alderdi sozialista suntsitu" nahi izan zuela nabarmendu du. Dena den, "militantziaren uste sendoekin" jarraitzen dutela berretsi du.

Hala, beste batzuk "antzeko ideiak" defendatu arren, "gero alde batera geratzen" direla kritikatu du. Mendiaren iritziz, "ez dira urratsa ematera ausartzen".

Hori dela eta, "eragina izateari" uko egiten diotela esan du, eta ez direla ohartzen "hobe dela partekatzea, aurrera egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Eusko Jaurlaritza EAE Idoia Mendia albisteak PSE-EE Gaurko azken ordukoa EAEko Aurrekontuak Zergak gaur