Politika -

Oharra

Parisko Udalak Euskal Herriko bake-prozesua babestu du aho batez

Jérôme Gleizes zinegotzi ekologistak aurkeztutako mozioa onartu dute aho batez Frantziako hiriburuko udaletxeko osoko bilkuran.

Bakearen artisauen artxiboko argazkia. EiTB
Bakearen artisauen artxiboko argazkia. EiTB
Bakearen artisauen artxiboko argazkia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur egun garai esanguratsuak bizi dituen Euskal Herriko bake-prozesua babestu dute Parisko Udaleko osoko bilkuran, aho batez. Izan ere, Jérôme Gleizes zinegotzi ekologistak eta Nicolas Bonnet-Oulaldj eta Raphaëlle Primet 'Front de Gauche' alderdi ezkertiarreko zinegotziek aurkeztuako mozioa onartu dute.

Joan den apirilaren 8an Baionan ETAren armagabetzea bideratu zuten 'Bakearen artisauek' ohar batean jakinarazi dutenez, Pariseko Udalak testua babestu du.

Horrez gain, 2011n Donostian Aieteko Jauregian egindako bake-konferentziak Koffi Annan bakearen Nobel saridunaren babesa jaso zuela gogoratu dute. Berebat, "gizarte zibilaren" eta testuinguru politikoko hautetsi gehienen ekimenez garatu zela aipatu dute.

Luhusoko taldeak abenduaren 9an deitutako "manifestazio handia" ere aipatu dute Parisen onartutako mozioan.

Azkenik, euskal gatazkaren konponbidean parte hartu duten gizarte eta politika arloko eragileek orain arteko ibilbide berarekin jarraitzeko borondatea agertu dutela nabarmendu dute, "gatazkak utzitako biktimak eta haien senideak kontuak hartuta".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Paris azken ordukoa Albisteak Bakea Euskadin