Politika -

Aurrekontu Orokorrak

Urkullu: 'PSOErekin egindako akordioa ez da agintaldirako hitzarmena'

Akordioak lehendakariarengan izango duen eragina ez zaiola axola esan du EBBko presidenteak, eta EAJrentzat Estatutua "azken geltokia" ez dela zehaztu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOErekin lortutako akordioa agintaldirako hitzarmena ez dela azpimarratu du Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak, eta hori horrela, EAJk ez die "txeke zuririk" emango Zapateroren Exekutiboaren politika ekonomikoei.

Europa Pressi eskainitako elkarrizketan, Urkullu pozik agertu da lortutako akordioarekin, euskal herritarrei beste helburu handiago batzuk lortzeko aukera ematen dielako, gaineratu du.

Bere ustez, "ekonomia suspertzeko oinarriak lehenbailehen jartzen lagundu''"behar da, "hauteskundeak aurreratzeko aukeraren aurrean joko eta interes alderdikoiak ahaztuta''".

EBBko presidentearen hitzetan, Estatutua ez da "azken geltokia" EAJrentzat, baina bere alderdiak "euskal gizartearen azken geltokia zein den eta, eskuduntzak transferitu ostean, horren etorkizuna zein izango den" ez dakiela adierazi du.

Patxi Lopezen gobernua

Akordioak lehendakariarengan eta horren gobernuan eraginik izango duen ez zaiola axola esan du Urkulluk.

Lehendakariarekin azken aldiz urtarrilaren 29an bildu zela jakinarazi du EAJko buruak, eta etorkizuneko 10 ardatzen berri emateaz gainera, "Estatutua erabat betetzeko konpromisoa" agertu ziola gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea