Politika -

NAFARROA

Frankismoan Erreniegan hil zituzten 92 pertsonen omenezko memoriala inauguratu dute

Espiral itxuran jarritako 19 harri handik osatzen dute memoriala; harri horietako bakoitzak Erreniegako herri bat irudikatzen du, gaur omendutako 92 biktimen jaioterriak.

Erreniega, gaur. Argazkia: EiTB.
Erreniega, gaur. Argazkia: EiTB.
Frankismoan Erreniegan fusilatu eta hobiratutako biktimak omendu dituzte

1:39

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frankismo garaian Erreniegako Mendilerroan hil zituzten 92 nafarren omenezko memoriala inauguratu dute gaur toki horretan. 1936 eta 1937 urte bitartean hil zituzten, eta bertan daude lurperatuta. 12:00etan egin dute inaugurazio ekitaldia.

Erreniegako Mendilerroko Fosak kolektiboak antolatu du omenaldia, biktimen jaioterrietako bizilagunek osatutako elkartea. Gaur gogoratu dituzten biktimak "demokraziaren eta justizia sozialaren alde borrokatzeagatik" hil zituztela esan dute antolatzaileek eta omenaldi hau lehenego egin behar zela aldarrikatu dute. Biktima horien familiak ere omendu dituzte goizeko ekitaldian. Horietako batzuk, izan ere, gogoan dituzte pasarte haiek. Angel Jauregik, adibidez, berak 6 urte zituenean osaba nola hil zuten kontatu dio ETBri. (ikusi bideo honetan).

"Nafarroan ez zen gerrako fronterik egon, epaiketarik gabe hil zituzten, indarrez eraman zituzten euren etxeetatik, eta mendilerro honetan lurperatu. Gainera, erakundeek ahaztuta izan dute gertatutakoa", esan dute elkartekoek.

Espiral itxuran jarritako 19 harri handik osatzen dute memoriala; harri horietako bakoitzak Erreniegako herri bat irudikatzen du, gaur omendutako 92 biktimen jaioterriak. Eta erdian, 20. harri bat jarri dute, izenik gabekoa, identifikatu gabeko biktima guztien omenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Nafarroan Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Frankismoa albisteak Gerra Zibileko biktimak Terrorismoaren Biktimak Gaur