Politika -
Auzitegi Nazionala
Aske utzi dituzte Iruñeko istiluengatik kartzelatutako hiru gazteak
Zortzi hilabete eman dituzte espetxean, eta, orain, libre egongo dira epaiketa egin arte.
agentziak | erredakzioa
Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzapean aske utzi ditu martxoaren 11n Iruñeko Alde Zaharrean izan ziren istiluekin lotuta atxilotu eta kartzelatutako Errenteriako (Gipuzkoa) hiru gazteak, espetxean zortzi hilabete eman ondoren. Epaiketa egin arte egongo dira libre.
Duela astebete, Lamelak aske utzi zituen istilu horiengatik ikertzen ari dire 12 gazte, fiskala ez zelako joan galdeketara.
Lamelak gertakariak ikertzeko eskumena aitortu zuen, Iruñeko auzitegiak bere esku utzi ostean. Izan ere, Nafarroako hiriburuko 4. Instrukzio auzitegiak erabaki zuen terrorismo delitua egon zitekeela gertakarietan.
Hilabete batzuk lehenago, epaile berak terrorismoagatik auzipetu zituen Altsasun guardia zibilekin liskarra izan zuten gazteak ere. Bi kasuetan, helegiteak aztertu ondoren, Gorenak ebatzi zuen terrorismo delitua egon zitekeela.