Politika -
Katalunia
Cs: 'Independentziaren aurrean, normala da Konstituzioari eustea'
Carlos Carrizosa Kataluniako Parlmentuan Ciudadanoseko bozeramaileak esan duenez, Puigdemont eta Forcadell dira "autonomia hondatu dutenak, eta gizartean gorrotoa eta amorrua eragiten ari direnak".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Carlos Carrizosa Kataluniako Parlmentuan Ciudadanoseko bozeramaileak igande honetan adierazi duenez, "independentziaren aurrean, normala da Konstituzioari eustea", Espainiako Gobernuak abian jarritako 155. artikuluaren neurriei aipamena eginda.
Carrizosaren aburuz, artikulu hori ez da halabeharrez kaltegarria izan behar, Konstituzioa betearaztea bilatzen baitu: "Nola esan daiteke gehiegizkoa dela Konstituzioa aplikatzea autonomia erkidego batek independentzia aldarrikatu duenean?".
Carles Puigdemont Generalitateko presidentearen eta Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentearen hitzaldiak baloratu ditu Ciudadanoseko bozeramaileak eta, horren esanetan, horiek dira "autonomia hondatu dutenak eta gizartean gorrotoa eta amorrua eragiten ari direnak". Gainera, "Parlamentua blokeatuta" izatea leporatu die.