Politika -

Eztabaida Radio Euskadin

Egibarrek esan du 155. artikulua aplikatzeak 'guztiei' eragingo diela

Halaber, Katalunian autonomia etenda "klima politikoa okertu egingo da leku guztietan", iragarri du.

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Euskadiko alderdiek iritzi ezberdinak, 155. artikulua dela eta

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Legebiltzarreko EAJren bozeramaileak esan duenez, Espainiako Gobernuak Katalunian Konstituzioko 155. artikulua aplikatzeak, PSOEren babesarekin, "guztioi eragingo digu".

Radio Euskadiko eztabaidan, Egibarrek esan du 155 aplikatzea garrantzitsuagoa dela EAJk eta PSE-EEk autogobernuari buruz hitzartutakoetan izandako desadostasunak baino, "gainditu" egiten dituelako, eta inboluzio demokratikoa izan daitekeelako, guztioi eragiten diguna, ez Kataluniari soilik".

Egibarren hitzetan, "egia da" EAJ eta PSE-EE ez datozela bat gai honetan, eta "gai larria" dela, "printzipio demokratikoei, oinarrizko eskubideei eta askatasunei" eragiten dielako.

Halaber, Katalunian autonomia etenda "klima politikoa okertu egingo da leku guztietan", iragarri du.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak esan du 155. artikulua ez dela "irtenbide ona", baina gai honek ez diola EAJrekin duen gobernu akordioari eragiten nabarmendu du, "indarrean" jarraitzen duela esan ez; "hitzartutako desadostasunen katalogoa" jasotzen duela gaineratu du.

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak "askoz ere zailagoa ikusi du PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan EAJrekin jarraitu ahal izatea, 155. artikuluak sozialisten babesa jaso ostean, eta "litekeena da horrek aldaketak eragitea", azaldu du.

Bestalde, Lander Martinez Elkarrin Podemoseko bozeramailearen ustez, ez da onargarria PSE-EE Eusko Jaurlaritzan egotea, sozialistek "Kataluniaren autonomian esku hartzea" babesten dutenean.

Elkarrekin Podemoseko bozeramaileak adierazi du 155. artikulua aplikatzea katalanek aldebakarreko independentzia aldarrikatzea baino "are gutxiago" gustatzen zaiola 155. artikulua aplikatzea.

Laura Garridoren (PP) ustez, Ministroen Kontseiluak larunbat honetan onartuko duen neurriak "legezkotasun demokratikoa berrituko" du Katalunian, eta nazionalismoari "biktimismora" jotzea leporatu dio.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia EAJ-PNV PP Joseba Egibar Artola argazkiak Alderdi politikoak bideoak EH Bildu Araba PSE-EE Euskadiko Podemos-eko albisteak