Politika -

PSE: 'Manifestatu eta Zapaterorekin bakeaz hitz egitea bateraezina da'

Jose Antonio Pastorrek "nahasketaren jokoari" utz diezaion eskatu dio EAJri.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEren bozeramaileak esan duenez, EAJ larunbateko manifestaziora joatea eta EAJ gipuzkoarraren ''Batu Gaitezen'' proposamena ez da bateragarria Iñigo Urkullu alderdi jeltzalearen presidentearen estrategiarekin, Espainiako Gobernuarekin bake-prozesuaren inguruan hitz egitea, alegia.

Gainera, Bilboko manifestaziora joatean EAJk "ikuskizun ederra" eman zuela uste du Pastorrek, eta "nahasketaren jokoari" utz diezaion eskatu dio.

Europa Press agentziari egindako adierazpenen arabera, "atzo, teorian, giza eskubideen aldeko manifestazio batean, faltan bota izan zen ETAri indarkeria behingoz utz dezan eskatzea", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea