Politika -

Katalunia

Guardia Zibilak ANCren webgunea itxi du berriz, eta 'zentsura' salatu dute

"Horrela askoz zailagoa da guztia. Modu baketsuan lanean jarraituko dugu, demokrazia indartuz", esan du Jordi Sanchez elkartearen presidenteak.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Kataluniako Asanblea Nazionala (ANC) elkartearen webgunea itxi du berriz, epaileak aginduta, eta Jordi Sanchez ANCren presidenteak "zentsura" ekintza berri bat jasan dutela salatu du.

ANCren webgunean Guardia Zibilaren logotipoa ikusi eta honako mezua irakur daiteke, ingelesez eta gaztelaniaz: "Domeinu hau itxita dago eta Agintaritza Judizialaren esku dago".

"Zentsura ekintza berri bat ANCren webguneen aurka", salatu du Sanchezek, Twitterren, eta, gaineratu duenez: "Elkarrizketarako deiari emandako erantzuna. Horrela askoz zailagoa da guztia. Demokrazia modu baketsuan indartzen jarraituko dugu".

Guardia Zibilaren esku-hartzea Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Kataluniako Parlamentuan agerraldia egin ondoren heldu zen. Kataluniako presidenteak independentzia aldarrikatu, eta berehala eten zuen, elkarrizketarako bidea zabaltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniaren independentzia Gaurko azken orduko albistea