Politika -
Elkarrizketa ETBn
EAJ eta Zapatero bakegintzaz hitz egiten aritu direla esan du Urkulluk
EAJko EBBeko presidenteak jakinarazi duenez, euskal zein espainiar gizartearen "testuinguru politikoa" aztertu dute.
Iñigo Urkullu EAJko EBBaren presidenteak ETBn eskainitako elkarrizketa batean adierazi duenez, Jose Luis Rodriguez Zapaterorekin "etengabeko" harremanetan izan da, bakegintza eta normalizazioari buruz hitz egiteko.
Telefonoz zein ""aurrez aurre" izan omen dira "etengabeko" kontaktuan eta euskal zein espainiar gizartearen "testuinguru politikoa" aztertu dute.
"Baina, Euskadiri dagokionean honakoa izan dugu hizpide:&' || 'nbsp;nondik gatozen iazko martxoaren 1eko hauteskundeen ostean, zein ordutik dagoen testuingurua eta momentu honetan, zeintzuk diren erronkak, bakegintza eta normalizazioa, kasu", adierazi du.
Urkulluk esan duenez, espetxe politika aldatzea "EAJren aldarrikapena da" "ezker abertzalearen munduan behar-beharrezkoa den lasaitasuna lortzeko".