Politika -
Polizia operazioa
Rubalcaba: 'Atxiloketak ez dira ETAren azken komunikatuaren ondorioa'
Barne Ministroak azaldu duenez, 2008an hasi ziren Askapena ikertzen; terrorismoaren aurkako politika "duela hilabeteko edo urtebeteko bera da", adierazi du.
Erredakzioa
ETAren nazioarteko aparatuaren aurkako operazioa, Askapenaren kontrakoa, ez da ETAk euskal gatazka nazioartera zabaldu nahi izanari emandako erantzun gisa etorri, Gobernuko Barne ministroaren hitzetan.
Rubalcabak azaldu duenez, Askapena 2008an hasi ziren ikertzen, hain zuzen, Francisco Javier Lopez Peña ''Thierry'' erakunde terroristako burua atxilotu eta hainbat dokumentazio atzeman zutenean.
"Terrorismoaren aurkako politika duela hilabeteko edo urtebeteko bera da", azpimarratu du Rubalcabak. Erakunde terroristaren azken komunikatuen ostean, Gobernuak "ETAren aurkako borrokan ez du ezer aldatu", gaineratu du.
Armen truke ez eskatzeko ezer esan dio ETAri
"Armak uztearen truke ez dezatela ezer eskatu, ez dute-eta ezer lortuko", esan dio Barne Ministroak ETAri. Batasunari eta EAri, berriz, erakunde terroristak iragarri behar duen su-etena "iraunkorra barik, behin betikoa" izan behar duela esan die.
Hori izan da ETAren eta horren "beso politikoaren" azken egunetako agiriei Rubalcabak eman dien erantzuna. Batasuna hauteskundeetara aurkezteko legalak izan behar direla adierazi du, eta horretarako, ETArekin hautsi edo indarkeria uzteko konbentzitu behar dutela azpimarratu du.
Operazioa ez dagoela oraindik itxita gaineratu du Rubalcabak.