Politika -
Bidaia ofizialean, Txinan
ETAren elkarrizketak ez du ezer berririk, lehendakariaren ustez
"Itxaroten dugun gauza berri bakarra, eta behin eta berriz ETAri esaten dioguna bere desagerpenaren iragarpena da", esan du Patxi Lopezek.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak uste du Gara egunkariak argitaratutako ETAren elkarrizketak ez duela "ezer berririk" esaten. Eta erakunde terroristak "baldintza gehiago egotekotan, urrats gehiago emateko prest" egongo litzatekeenari buruz, baldintza horiek negoziatuko ez direla, azpimarratu du.
Horren harian, "itxaroten dugun gauza berri bakarra, eta behin eta berriz ETAri esaten dioguna bere desagerpenaren iragarpena da", adierazi du Patxi Lopezek.
Gaur Txinako hirira heldu berri den lehendakariak azpimarratu duenez, "ETAk eman behar duen aldebakarreko urratsa, bere behin betikoa desagerpena da, eta horretarako ez dago demokratek bete behar dugun baldintzarik, euren erantzukizuna baino ez da".
Alderdien batasunagatik pozik agertu da Patxi Lopez; "zorionez, herrialde honetako indar politikook adierazten ari garen irizpideen batasuna baloratu behar da".
Lehendakaria Txinako ekialdean dago bidaia ofizialean urriaren 1era arte. Euskal enpresen eta produktuen presentzia sendotzeko eta bideratzeko asmoa du lehendakariak, eta bide batez, Txinak EAEn inbertsioak egitea lortu nahi du.