Politika -
ETAri elkarrizketa 'Gara'n
Euskal alderdi politikoek 'gehiago' eskatu diote ETAri
Urkulluk (EAJ) Batasunaren eta ETAren "antzezpenak" gaitzetsi ditu; Pastorrek (PSE) esan du ETAk eta ezker abertzaleak "gorren elkarrizketa" dutela.
Erredakzio
EAJIñigo Urkullu EAJko presidenteak aurreko Batasunaren eta ETAren "antzezpenak" gaitzetsi ditu. Batzuen eta besteen segikako dokumentuei eta agiriei dagokionez, ETAren jarduera "behin betiko etetea" eta Batasunaren ETArekiko "ageriko bereizketa" eskatu du.
PSE-EEETAk ezker abertzalearen "eskakizunei ere kasurik egiten ez" diola esan du Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak."Gorren arteko elkarrizketa da eurena –ETA eta ezker abertzalea-, eta haien artekoa eta behin betiko desagerpenaren iragarpena aspalditik zain dagoen gainerako gizartearen artekoa", Pastorren iritzian.
PPAntonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak ez du "mahai, nagoziazio, bitartekari edo momentuko ergelik onartzen" eta Arnaldo Otegi, Batasunako bozeramale ohia "kartzelan jarraitzea" eskatu du. Gainera, bere esanetan, ETAk "negoziazioa eskatzeko inor ez dela argi izan behar du".
EBMikel Arana Ezker Batuaren (EB) koordinatzaile nagusiaren esanetan, "ezin da onartu" ETAren jarrera (su-etena igartzeko prest agertu eta ez gauzatu) eta, bestalde, Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuaren presidenteari Batasuna legeztatzea eskatu dio.