Politika -

Katalunia

Ortuzar Puigdemontekin bildu da gaur Gironan

Kataluniako eta Euskadiko egoera politikoak izan dituzte hizpide, eta urriak 1a baino lehen eta horren ostean "hitz egiteko beharra" dagoela azpimarratu dute.

Andoni Ortuzar eta Carles Puigdemont. Argazkia: Twitter Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar eta Carles Puigdemont. Argazkia: Twitter Andoni Ortuzar
Andoni Ortuzar eta Carles Puigdemont. Argazkia: Twitter Andoni Ortuzar

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carles Puigdemont Generalitateko presidentea eta Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentea Gironan bildu dira larunbat honetan, eta Kataluniako eta Euskadiko egoera politikoak izan dituzte hizpide.

Ekitaldi solidario batean parte hartuko du asteburu honetan Ortuzarrek Gironan, eta Twitterren adierazi duenez, "U-1a baino lehen eta geroago ere eztabaida beharrezkoa da".

Buruzagi jeltzaleak esan duenez, ordubeteko bilera izan da, eta "U-1eko erreferendumaren alde Gure Esku Dagok gaurko Bilbon deitutako manifestazioan EAJren ordezkaritza zabala" izango dela jakinarazi dio Puigdemonti.

"Euskadiko eta Kataluniako egoera politikoa aztertu dugu, eta urriaren 1a baino lehen eta ondoren eztabaida beharrezkoa dela adostu dugu", gaineratu du Ortuzarrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak EAJ-PNV Albisteak Urkullu Andoni Ortuzar bideoak Kataluniaren independentzia Alderdi politikoak Pere Aragonès bideoak