Politika -
Politika Orokorreko Saioa
Lehen matxura Eusko Legebiltzarraren historian
Megafonia sistemak kale egin du eta, ondorioz, saioa ordu erdi berandu hasi da.
Erredakzioa
Politika Orokorreko Saioa bitxikeri batek baldintzatuta hasi da gaur Eusko Legebiltzarrean. Izan ere, arazo tekniko bat tarteko, ordu erdi berandu hasi da. Lehen matxura izan da Gasteizko Ganberaren historian.
09:29an, Patxi Lopez lehendakaria eserlekuan Arantza Quiroga Ganberako presidentearen deiaren zain zegoela, akats bat atzeman dute megafonia sisteman. Soinua bozgorailuetara igortzen duen disko gogorrean zegoen akatsa.
Matxura konpontzen izan diren 30 minutuetan, legebiltzarkideak, Eusko Jaurlaritzako sailburuak eta gonbidatuak elkarrekin hitz egiten egon dira, lehen aldiz batu baitira udako oporren ostean.
Erretzen ez dutenak kafetegira joan dira, eta nikotina gustuko dutenak, berriz, Ganberaren kanpoaldean izan dira.
Musuak, besarkadak, agurrak... baina baita gai politikoak ere, enplegu politika aktiboen transferentzia izarra izan baita solasaldiotan.