Politika -
Lan transferentzia
Zapatero pozik agertu da PSOEk eta EAJk hitzartutako akordioarekin
Gobernuko presidenteak esan duenez, EAJrekin itxitako akordioa ona da ekonomiaren konfiantza eta egonkortasuna bermatzeko.
Erredakzioa
Pozik agertu da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidentea EAJrekin lan politika aktiboa Jaurlaritzaren esku uztea hitzartu ondoren. 2001ko aurrekontuak onartzeko bidea eginda, herrialdearen egonkortasunerako eta ekonomian konfiantza berreskuratzeko "ona" dela nabarmendu du.
Horrenbestez, "asebete" dagoela azpimarratu du Kongresuan, ekonomia iraunkorraren lege proposamena eztabaidatzeko egindako osoko bilkuran. Hain justu, PPk, CiUk, IU-ICVk, UPyDk eta BNGk lege horri egindako bost zuzenketak errefusatu egin dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea