Politika -

Herritar talde batek

Manifestazioa deitu dute urriaren 2rako, Bilbon

Helburua, manifestazioen "debekua" salatzea eta "inposaketen eta edozein indarkeria motaren aurka agertzea".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadiko gizarte eta politika munduko aurpegi ezagunak biltzen duen herritar talde "anitz" batek manifestazio bat deitu du urriaren 2rako, Bilbon. Helburua, "manifestazioen debekua" salatzea, giza eskubideak eta eskubide zibil eta politikoak aldarrikatzea eta "inposaketen eta edozein indarkeria motaren aurka agertzea".

Bilboko Aita Donosti Plazatik abiatuko da protesta urriaren 2an, eta Bizkaiko hiriburuko Udalean amaituko da. Deitzaileek bilerak egingo dituzte alderdi politikoekin, sindikatuekin eta hainbat agenteekin, atxikimenduak lortzeko.

Deitzaileen artean, Txaro Arteaga Emakundeko presidente ohia, Gabriel Mariscal Bizkaiko Abokatuen Elkargoko dekano ohia, Ramon Zallo eta Pedro Ibarra Ehuko irakasleak edota Lokarriko koordinadore Paul Rios.

"Manifestazioen debekuen aurrean gure kezka azaldu nahi duen herritar taldea gara", azaldu dute Bilbon egindako agerraldian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea