Politika -

Debekuen ondoren

Herritar talde 'anitz' batek manifestazio berria iragarriko du bihar

Manifestazio honen deitzaileen artean Lokarriko koordinatzailea dago. Hil honetako 11an Adierazpen EH plataformak deitutako elkarretaratzetan ere parte hartu zuen Riosek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herritar talde "anitz" batek manifestazio berria deituko du bihar eskubide guztiak aldarrikatzeko eta "manifestazioen debekuak" salatzeko helburuarekin.

Manifestazio honen deitzaileen artean Lokarriko koordinatzailea dago. Hil honetako 11an Adierazpen EH plataformak deitutako elkarretaratzetan ere parte hartu zuen Riosek, EA, Aralar, Alternatiba, ELA eta ezker abertzalearekin batera.

Bilboko hotel batean egingo duten prentsaurreko batean iragarriko dute manifestazio berri honen data, Paul Rios berak adierazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea