Politika -

urte poliko berria

Urizarrek hutsaltzat jo du EAJk EH Bilduri elkarlanerako egindako eskaintza

EAko buruak zalantzan jarri du benetan hori izatea EAJren asmoa.

Pello Urizar, larunbat arratsaldean Gasteizen eman duen hitzaldian. Argazkia: Efe
Pello Urizar, larunbat arratsaldean Gasteizen eman duen hitzaldian. Argazkia: Efe
Pello Urizar, larunbat arratsaldean Gasteizen eman duen hitzaldian. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pello Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiaren aburuz, Andoni Ortuzar EAJko presidenteak atzo EH Bilduri egindako lankidetzarako eskaintza "hutsala" da, uste baitu alderdi jeltzaleak egin duela aukera PSOE eta PPrekin batera "Espainiarekiko mendekotasunari eusteko".

Urizarrek urte politikoari hasiera emateko eta bere alderdia sortu zenetik astelehenean beteko diren 31 urteak ospatzeko Gasteizen egin den ekitaldian parte hartu du.

EAko buruaren hitzetan, Euskadin PSE-EE alderdiarekin batera gobernatzen duen EAJ "ez da zintzoa".

"Eskaintza hutsalak dira", nabarmendu du Urizarrek. Gogoratu duenez, duela urtebete, euskal hauteskundeen ostean, EH Bilduk bi aukera planteatu zizkion EAJri: bata, "aurrerakoia", eurekin batera egitekoa; bestea, "egungo egoerari eta Espainiarekiko mendekotasunari eustekoa", PSOE eta PPrekin batera.

"EAJk bigarren aukera horren alde egin zuen hala komeni zitzaiolako", azaldu du.

Estatuko aurrekontuen inguruan EAJK Madrilen PPrekin dituen akordioak ere mahaigaineratu ditu Urizarrek, eta horrek "Europako eskuin ultrarena babestea dakar berekin, baita ustelkeriaren aitzindaria boterean mantentzea ere", zehaztu du.

Horrez gain, EAJk Kataluniako prozesua gutxiesten jarraitzen duela baieztatu du. "Klaseko mutil txintxoaren pare jokatzen du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Euzko Alderdi Jeltzalea EH Bildu Gipuzkoa EA Gipuzkoa Gaurko azken ordukoa