Politika -
Astelehenean
Ram Manikkalingam Euskadira bueltatu da eta Arnaldo Otegirekin bildu da
Topaketa astelehenean egin da, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak jarduera amaitutzat eman zuenetik hilabete eta erdi baino gehiago igaro denean. Rufi Etxeberria ere bertan izan zen.
Agentziak | Erredakzioa
Ram Manikkalingam Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen presidente Ram Manikkalingam Euskadira bueltatu da, eta topaketa izan du Arnaldo Otegi eta Rufi Etxeberria ezker abertzaleko agintariekin.
EFEri Euskadin terrorismoaren amaierarako bitartekaritza-prozesuarekin lotutako iturriek esan diotenez, Manikkalingamek atzo esker abertzaleko bi agintari historikoekin bazkaldu zuen Donostian.
Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak uztailaren 6an eman zuen amaitutzat bere lana; izan ere, apirilaren 8an ETAk armak eman zituen. Hilabete eta erdi baino gehiago igaro da, hortaz, une horretatik, topaketa hau gauzatu den arte.
Apirilaren 8ko armagabetzearen fede-emailea
Ram Manikkalingam ETAk apirilaren 8an Baionan burutu zuen armagabetzearen fede-emailea izan zen; bertan, bitartekari baten eskuetatik (bake-artisauetako batek eman zion) jaso zuen hainbat arma-gordetegiren kokapenaren gaineko informazioa. Berak eman zien informazio hori Frantziako agintariei.
Batzorde hori 2011n sortu zen, eta haren lehen lana izan zen egiaztatzea ETAk 'indarkeria-ekintza guztiei amaiera emateko' konpromisoa betetzen zuela; urte hartako urriaren 20an iragarri zuen ETAk hori egingo zuela.
Azken lana aurtengo apirilaren 8an iritsi zen; Baionan gauzatutako armagabetzean parte hartu zuen talde horrek.
ETAk armak utzita, eztabaida haren balizko desegitearen gainekoa da, batez ere, bai eta zein estrategia jarraituko duten presoek kartzelatik irteteko bidean ere.