Politika -

ETAren iragarpen berria

Iritzi kontrajarriak, euskal alderdien artean

EAJk "gaur duela 15 eguneko jarrera bera" duela adierazi du; PSEren ustez, bandak "heldutasun demokratikorik gabe" jarraitzen du; Aralar eta EBrentzat, "urrats positiboa da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar BBBko presidenteak azaldu duenez, dirudienez ETAk "ohitu eginnahi gaitu agiriak dosietan ematen", eta EAJk "gaur duela 15 egunekoagiriaren aurrean erakutsitako jarrera bera" duela esan du.

Amorebieta-Etxanoko (Bizkaia) Batzoki berriaren inaugurazio ekitaldian, OrtuzarETAren azken agiriaz mintzatu da, eta "EAJren jarrera gaur duela 15 egunizandako jarrera bera da", gaineratu du.

PSE

Jose Antonio Pastor PSE-EEko Zuzendaritzaren bozeramailearen esanetan, ETArenagiriak agerian uzten du "heldutasun demokratiko barik" jarraitzen duela, etagizarteak espero duen iragarpena ETAren "historia izugarria bukatu dela esatenduena" da, azpimarratu du.&' || 'nbsp;

Pastorrek kritikatu egin du agiri berri honetan ETAk "mundu guztiari" eskakizunak egitea eta "erantzukizunak saihestea", "guztioi zer egin behar edo egin behar ez dugun" esaten digun bitartean.

PP

Leopoldo Barreda Euskadiko PPren bozeramaileak adierazi duenez, ETAk bere "asmoak berresten" ditu agiriaren bidez eta "agiri sorta honek" ez gaitu asmo horiek "bertan behera uzteko helburutik desbideratu" behar.

Barredaren hitzetan, "ETA bere asmoak berresten ikusten dugu, jarduera terrorista bertan behera utzi duela esanez asmo politikoak lortzen saiatuz, oraingoan nazioarteko zenbait bitartekariren laguntzaz".

Aralar

Bestalde, Aralarrek "aurrerapauso berria" ikusten du azken agiri honetan. ETAk Bruselako Adierazpena "kontuan hartzen" duela esatea eta "beharrezkoa diren konpromisoak onartzeko prest dagoela" adieraztea erabat positiboa da alderdi abertzalearentzat.

Aralarrek adierazi duenez, "ETAk borroka armatuaren amaiera iragarri behar du, baieztatzeko moduan, euskal gizartearen gehiengo handi batek eta ezker abertzaleko hainbat taldek hori bera eskatzen ari zaizkielako".

EA

Peio Urizar EAren idazkari nagusiaren esanetan, "bakerantz hasitako bideak ez dauka itzulbiderik", baina onartu egin du "egungo egoera" ez dela "nahikoa".

Urizarren arabera, "ETAren iragarpenak bakarrik dira guztion elkarlanaren abiapuntua: eragile politikoena egoera sendotze aldera; ETArena, soilik gatazkaren alde teknikoan gera dadin eta Espainiako Gobernuarena ere bai, bere egitekoa daukalako eta egin behar duelako".

EB

Mikel Arana Ezker Batua-Berdeak alderdiko koordinatzaile nagusiak ETAk azkeneko agirian "emandako urratsa" baloratu du eta Eusko Jaurlaritzari "bake prozesu bat abian jartzeko pausoa emateko" eskatu dio.

Ohar baten bidez Aranak ETAri ere eskatu dio Bruselako Adierazpena "jendaurrean onar" eta "behin betiko eta konproba daitekeen su-etena ezarri dezala".

UPyD

Gorka Maneiro Union Progreso y Democraciaren bozeramaileak su-etenik ez ezartzeko exigitu dio Gobernuari eta bandak indar politikoak "banantzeko" saiakeren aurrean "batasun demokratikoa" eskatu du.

Maneirok ohar baten bidez zabaldu duenez, ETArengandik espero den agiri bakarra "baldintzarik gabeko disoluzioa iragartzen duena" da.

Lokarri

Lokarri hitzarmena eta kontsultaren aldeko sare sozialak "norabide onean emandako aurrerapausoa" dela uste du, eta Bruselako Adierazpenaren sinatzaileekiko duen "konpromisoa argitzeko" eskatu dio bandari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea