Politika -
Kale-indarkeria
Lehergailu txiki bat lehertu da Jundizeko industrialdean
Eztandak ez du inor zauritu, baina kalte-material txikiak egin ditu. Kale-erasoa izan dela baieztatu du Herrizaingo Sailak.
Erredakzioa
Etxean egindako lehergailu batek eztanda egin du gaur goizaldean Jundizeko industrialdean, Gasteizen. Herrizaingo Sailak baieztatu egin du kale-erasoa izan dela, Ertzaintzaren iturriek eitb.com-i azaldu diotenez.
Eztandak ez du inor zauritu, baina kalte materialak egin ditu. Txikiak, hori bai.
Lehergailua suziri batez, gas-bonbona batez eta erregaiz osatuta zegoen, eta 01:15ean inguru lehertu da. Ondorioz, beira batzuk hautsi dira.
Eztanda Enpresen Udal Zentroaren egoitzaren aurrean jazo da. Mendigorritxu kalean dago, eta Gasteizko Udalak kudeatzen du.
Ohar batean, Udalak esan du gaurko ekintzak "gutxiengo baten zentzugabekeria" agerian uzten duela.